2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Lehen pausua


Nire ustez, musika ulertzeko, lehenik eta behin zer den eta bere ezaugarriak zeintzuk diren esagutu behar litzake.
Musika, bitartekotzat soinua eta isiltasuna darabiltzan artea da.Musika soinu-konbinazio edo mintzaira da, esan dezakegu musika legoaia bat dela. soinuak giza organo fonatzaileek (ahots musika) edota horretarako diseinaturiko musika tresnek sortuak (musika instrumentala) dira, zibilizazio batetik bestera aldatzen diren printzipio teknikoen arabera landuak eta antolatuak. Herri musikaren jatorria historiaurrean dugo. Segur aski, hasiera batean erligioari oso estu loturik izango zen, eta eginkizun estetikoa baino areago magiko-sinbolikoa izango zuen. Musika mota hori talde etniko eta kultural guztiek dute, gehienbat ahozko tradizioz transmititzen da, eta bere garapenak eta eboluzioak bide desberdinak jarraitu dituzte zibilizazio bakoitzean, baina, betiere, teknikoki nahiz instrumentalki sinplea izaten da, eta gai jakin baten inguruan bariazioak inprobisatzeko aukera ematen du.
Gaur egunarte musika piloa aldatu da eta honi esker hainbat musika estilo daude, eta baita estilo ezberdinen konbinaketa ere. Honek gustu pertsonal ezberdinen beharrei erantzuten die. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina