2014(e)ko urriaren 20(a), astelehena

Agurra:


Musikak hezkuntzan egiten dituen ondasunetaz jabetu naizenez blog hau egitea pentsatu dut. EHUko magisterioko ikaslea naiz eta beraz oso loturik nago hezkuntzaren munduarekin. Esan beharra dut astero gutxienez baten idatziko dudala blog honetan.

Denok ezagutzen dugu musika, munduko herri guztietan aurki dezakegu musika, eta nola edo hala egunero entzuten dugu; autobusean, itxarote gela batean, nahita musika aparatuekin, telebistako iragarkietan... Hala ere bakoitzak musikaz duen pertzepzioa desberdina da, bakoitzari musika desberdina gustatzen bait saio, eta askotan gustu hori gure inguruan gertatzen denaren araberakoa da. Batzuetan nahiago dugu musika mota bat entzutea, testuinguruaren arabera, naiz eta normalean mota hau ez entzun.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina