Astekaria

2014ko urriaren 20a

Gaur IKTko lehenengo klasea izan dugu, hau da, informazio eta komunikazio teknologiak Haur Hezkuntzan ikasgaiko klasea.
Lehenik hardware eta softwareren inguruan hainbat informazio eskuratu dugu irakaslearen eskutik eta gero Googlerekin lan egiteko programak begiratzen hasi gara. Gmaila izan da ikuskatu dugun lehena, eta bere bitxikeriak ezagutu ditugu. Ondoren Drive eta Google Akademikoarekin ibili gara, biak gomendagarriak dira taldean lan bat egin behar baduzu. Alde batetik Driverren bidez taldekideekin lotu barik denek aldi berean eta dokumentu berean egin ahalko duzue lan, Google Akademikoaren bitartez aldiz, gai baten inguruan idatzita dauden maila akademikoko testuak aurki ditzakezuz. Azkenik Blogerra aztertu dugu, eta hori dela eta orain bertan ari naiz idazten. Oraindik ez dut kontrolatzen programa hau, baina seguruenik aste batzuk barru askoz hobeto ibiliko naiz.


2014ko urriaren 27a

Gaurko egunean ere teoriarekin hasi dugu klasea. Lehenengo internet 2.0taz hitz egin dugu, zenbaketa hau ematen diren berrikuntza edo hobekuntzen zenbaketa bat da. beraz internet 1.0 2.0a baino zaharkituagoa dago. Aurreko zenbakia aldatzen denean, berrikuntza batetik besterako hobekuntza handia izan dela esan nahi du, bigarren zenbakia aldatzekotan berriz txikia. 2.0 honek denari afektatzen dio eta interneta bezalako ale potente batean 2.0 aldaketa ematean bainerako mundua ere aldarazi egiten du 2.0tzen. 
Gaitasun digitalez eta alfabetazio digitalaz ere hitz egin dugu, eta hauek Haur Hezkuntzarekin lotu ditugu. Gaitasun digitala umeek IKTren inguruan izan behar dituen ezagutzak dira, eta Europako Kontseiluak Haur Hezkuntzarako dauden zortzi oinarrizko konpetentzietan sartzen du. Alfabetizazio digitala berriz Gaitasun digitala lortzeko beharrezkoa den lorpena da, azkenfinean IKTak irakurtzen edo erabiltzen jakitea da.
Azkenik bakoitza bere bloga eguneratzen ibili gara, informazioa gehitzen, diseinua erakargarriagoa egiten, norberaren datuak jartzen...


2014ko azaroaren 17a

Bi asteko geldialdiaren ostean gaur gelan egon gara berriro ere. Oraingoan interneten gure datuak ematearen edo ez ematearen garrantziaz aritu gara. Honetarako zenbait bideo ikusi ditugu, non datuak emateak ekarri ditzakeen arazoak edo gaitzak ikusi ditugu. Lehenengo bideoan agertzen zen nola nahi duenak guk internetera igotako informazio lortu ahal dezakeela, informazio dena, baita gure kontu korronteko zenbakia ere. Bigarrenean neska bat zegoen non bere datu guztiak esaten zizkion aurkitzen zituen guztiei, interneten eta sare sozialetan egiten dugun bezala. Hirugarren bideoa metafora bat zen, non neska batek argazki bat jartzen zuen eskolako kortxoan eta kendu nahi zuenean beti berragerzen zen, hau interneten gertatzen da, zerbait igotzen duzunean edonork jaitzi dezakelako eta nahi duenean berriz igo. Laugerrenak identitate digitalari buruz hitz egiten du, eta honek gure bizitzan izan dezakeen eraginaz ere. Azkenengoa Jordi adell IKTn aditua denaren bideo bat da, non gaitasun digitalari buruz hitz egiten digu, kontzeptuak argituz eta hauen mapa kontzeptual bat eginez. Bideoak gaurko astekariaren amaieran txertatuko ditut.
Bideoak ikusi eta gero bideoetan ikusi dugun inguruan hausnartu dugu eta hurrengo galderak erantzun ditugu taldean geroago komunean jartzeko:
Pentsa ezazu zein irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia agertzen duzu? Zure identitate digitalak analogikoarekin bat dator? Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu? Zerbait egin dezakezu hobeto definitzeko?
Ondoren IKTn egin beharreko beste proiektu batean aritu gara, non taldean lan egiten dugu. Lan hau website batean egiten dugu, https://sites.google.com/site/txipakhh/ da bere helbidea. Bertako aktetan dago azalduta egindako guztia jakin nahi ezkero.
Lehenago hitz egiten egon naizen bideoak:

 1.-          
2.-
3.-
4.-
5.-

2014ko azaroaren 24a

Gaurko egunean IKTek egungo hezkuntzan duten planteamenduaz hitz egin dugu. Gaurko gizarteak teknologia berrien inguruko alfabetizazioa lantzeko beharra inposatzen duela ikusi dugu eta teknologia hauek eskolan egindako eraginaz hitz egin dugu. Ondoren IKTak hezkuntza prozesuan txertatzeko irizpideez aritu gara, hurrengoak dira:
- Lortzeko helburuak eta lantzeko edukinak zein diren.
- Pentsatu behar dugu ia partehartzea eta taldearen integrazioa bideratzen duten.
- Baliabidearen ezaugarriak (teknikoak, semantikoak..) ikaslearen edade eta ikasteko gaitasunerako egokiak diren ikusi behar ditugu.
- Galdetuko dugu: zer nahi dugun landu, zer nahi dugun egin errekurtso honekin, Nola erabiltzen den eta Zein den erabiltzeko edade egokia?
- Erreza al da erabiltzeko? Funtzio bat baino gehiago bideratzen ditu?
Ondoren IKTak Curriculumean nola txertatxen diren ikasi dugu. Konklusio batera heldu ere heldu gara; ardatza hezkuntza prozesua da eta IKTak baliagarriak dira prozesu horretan laguntzen duten einean, berrikuntzak kontutan izanik noski.
Amaitzeko bi bideo ikusi ditugu:

Bideo hau naiz eta portugeses egon ondo ulertzen da zer transmititu gure duen. Nire ustez bideo honen koska teknologiak eta metodologiak batera egin behar dutela da. Hau kritika bat da, teknologiak berritzen direlako baina metodologiak berdin jarraitzen bait du, eta beraz ez da ezer aldatzen.


Bideo hau "Education today and tomorrow" deitzen da eta ingeleses egina dago. Honek argi usten du mundua aldatzen ari dela eta teknologiak eta metodologia berarekin aldatu behar dela mundu berriaren eskakizunak betetzeko.
 
Gero talde proiektuari ekin diogu eta amaitzeko hemen nago blogean zerbait idazten. Proiektua oraindik bukatu gabe dago, baina hurrengo estekan aurki dezakezue: https://sites.google.com/site/txipakhh/




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina