2014(e)ko abenduaren 31(a), asteazkena

Lehen hilabetea

Lehenengo hilean aldaketa gehien ematen dira umearen ingurua kontutan hartzen badugu. Amaren barnean egotetik kanpoan egotera pasatzen da, "uraren" barruan egotetik inguruan airea baino ez izatera.
Haurraren entzumena jada guztiz osaturik dago, beraz ederto entzuten du,gainera esan beharra dago etapa honetan haurrak soinuekiko erantzun oso handia duela.

Etapa honetan egingo ditugun ariketak hurrengoak izango dira, baina kontuz, ezin dugu umea gainestimulatu, horregatik ariketetako saioak 5 bat minutukoak egingo ditugu. Hona hemen ariketak:
- Umea sehaskatzean kulunka motelak eta ritmikoak egingo ditugu, aldi binarioak markatuz.
- Bere aurpegira urbildu eta bekainekin ritmoak sortu.
- Ahots baxuarekin esaldi politak, ritmikoak eta akonpasatuak esan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina