2014(e)ko abenduaren 31(a), asteazkena

Zazpi hileko haurra

Umeak gorputza erdixka zuzen jartzen du jada, eta seguruenik, laguntzarik gabe, jesarrita mantentzen da denbora labur batez. Eskuen kontrola ere badu eta bilateralidadea agertzen da, bi eskuak erabiltzen ditu bien arteko lotura ezagutuz.

Edade honetako umeantzako ariketak hurrengoak dira:
- Perkusiozko instrumentuekin jolasten utzi.
- Lau hanketan ibiltzen dela aprobetzatzeko bota daitezkeen soinuak sotzen dituen jolasekin aritu.
- Soinu desberdinetako jolasekin joastu.

Lau hileko umea

Umeak bere mugimenduak apurtxo bat kontrolatzen ditu,eta bere esna aldiak gero eta luzeagoak dira. umeak ahozko hizkuntzarako beharrezko aparatua ere martxan jartzean hasi da, hau hitz egiteko lehen pausua da. Honez gain ahotsek bere arreta pizten dute, eta hauen bila ibiltzen da entzuten dituen bakoitzean.

Edade honetako umeekin hurrengo ariketak egitea egokia izango litzake:
- Arranbera (sonajero), abesten dugun bitartean bere inguruan mugituko dugu, arku bat eginez, . Hasieran umeak bide erdirarte baino ez du jarraituko, gero ibilbide osoa egingo du. Ohar bezala,Kontuz ibili behar gara gainestimulazioarekin, umeak jolas honekin asko disfrutatzen duen arren ez da denbora luzez egin behar.
- Zarata desberdinak egiten dituzten jostailuekin jolastu.

Lehen hilabetea

Lehenengo hilean aldaketa gehien ematen dira umearen ingurua kontutan hartzen badugu. Amaren barnean egotetik kanpoan egotera pasatzen da, "uraren" barruan egotetik inguruan airea baino ez izatera.
Haurraren entzumena jada guztiz osaturik dago, beraz ederto entzuten du,gainera esan beharra dago etapa honetan haurrak soinuekiko erantzun oso handia duela.

Etapa honetan egingo ditugun ariketak hurrengoak izango dira, baina kontuz, ezin dugu umea gainestimulatu, horregatik ariketetako saioak 5 bat minutukoak egingo ditugu. Hona hemen ariketak:
- Umea sehaskatzean kulunka motelak eta ritmikoak egingo ditugu, aldi binarioak markatuz.
- Bere aurpegira urbildu eta bekainekin ritmoak sortu.
- Ahots baxuarekin esaldi politak, ritmikoak eta akonpasatuak esan.

2014(e)ko abenduaren 26(a), ostirala

Hasiera

Jada hitz egin dugu musikaz eta bere ezaugarriez, beraz oinarri bat dugu musikaren gaiaren inguruan. Hemendik aurrera zuzenean sartuko gara musika umeekin lantzearen gaiaren inguruan. Blog hau gurasoek umearekin landu dezaketen ariketetan oinarritu dut, hau da, gurasoek etxean umearekin egin ditzaketen jardunari begira dago blog hau eginda. Honetarako umeak adin tarteetan banatu ditut eta tarte hoietan lantzeko ariketen adibide batzuk emango ditut eta baita beraiek erabiltzeko zergatia ere.

Elementu nagusiak

Musikaren aztertze unitatea soinua da. Soinua fisikoki bibrazio batek sortutako eta norberak hautemandako uhinak dira, hale ere musika haratago doa eta bibrazio horietan zarata eta soinua desberdintzen dute. Soinua guretzat gosagarria da, ondo sonatzen du eta harmonikoa da; zarata aldiz sentsazio ezerozoa da, desatzegina da guretzako.

Musikaren beste alde garrantzitsu bat bere osagaiak dira,hiru ditu: errimoa, melodia eta armonia. Hauek segida honetan lortzen dira, aurrekoa gabe ez dago hurrengoa lortzerik.

Erritmoa: errepetizio ordenatua dela esan dezakegu, eta azentuazio desberdinek eta gehiago edo gutxiago irauntzeak baldintzatzen dute. Esan beharra dago erritmoa ez dela musikan bakarrik aurkitzen, naturan ere bada, adibidez bihotzeko taupadetan.

Melodia: altuera desberdineko soinu musikalen segida da, zeintzuk denek batera sentsazio bat sortzen dute.

Armonia: bi edo soinu gehiago melodia ezberdinak batera entzuten direnean eta antza artzen dutenean sortzen da.